2011ko martxoaren 11ean C. R , gizarte langilea, etorri zitzaigun Deustoko unibertitatera bere lanaren inguruan hitz egitera. Emakume hau Gipuzkoako talde psikosozialean aritzen da lanean. Euskal Autonomia Erkidegoan hiru aurkitzen ditugu eta, horietan, gizarte langile bat, gizarte hezitzaile bat eta bi psikologo aurki ditzakegu.
Talde psikosoziala epaitegian aurkitzen dugu eta bi arlotan lan egiten dute: nerabeak eta familiekin. Alde batetik, nerabeak hamalau eta hemezortzi urte bitartekoak dira eta ustezko delituren bat burutu dutenak. Beste aldetik, familiaren alderdia zabalagoa da eta arazo familiarrekin orokorrean lan egiten dute.
Gizarte langile honen lana gazteetan oinarritzen da. Bere lana epaia eta epaitegiko talde teknikoari laguntzean datza, baita gazteak kontzientziatzean ere. Beraz, akusazio formal baten aurrean, akusatua (kasu honetan nerabea) epaiaren aurrera iritsi baino lehenago burutzen du C.R.k bere lana.
Bere lana MEDIAZIOA da. Mediazioa gizarte langile, akusatua eta biktiman arteko elkarrizketa moduko bat da, non gizarte langilea saiatuko da akusatuari biktimaren sentimendu eta egoera ikusarazten. Bere lana zein zen hobeto ikusteko, C.R.k roll play ariketa bat egin zigun bi egoeretan jarriz eta bata bestea ulertzen saiatuz.
Eduki ditugun txarletatik interesantenetariko bat iruditu zitzaigun. Bere esperientzia kontatu zigun eta era dinamiko eta entretenigarri batean egin zuen. Benetan, pozten gaitu bera eta bere lana ezagutzeak. Mila esker esperientzia horregatik!!
adintxikikoen ezkutuko errealitate desberdinak
ADINTXIKIKOEN EZKUTUKO ERREALITATE EZBERDINAK:
Familia hitza entzutean, denak zoriontsu, elkarrekin egotearen irudia etortzen zaigu burura, nahiz eta askotan horrela ez izan. Errealitate hauetara gerturatzeko, egoera desberdinen inguruan mintzatzeko aukera izango dugu txoko honetan.
Guztiok begietan izaten ditugun bendak kentzeko esperantzarekin... anima zaitez errealitate ezberdin hauek ezagutzera!
miércoles, 13 de abril de 2011
jueves, 7 de abril de 2011
FUERTE APACHE
Toni Darderrek hezitzaile lanak egiten ditu adintxikikoen zentro tutelatu batean. Naiz eta batzuetan lanaren kargak gainezka egin, eta ondorioz, bere lanak askotan nahi adina fruitu ez eman, barrutik indarrak ateratzen ditu lanean jarraitzeko duen onena emanez. Garrantzitsu izango da historio honetan Tariq-en etorrera, kaleko ume magrebiarra; izan ere, Toniren bizia aldatu dezakeen ezinbesteko pieza izango baita.
"Fuerte Apache" bigarren aukeren historioa dela esan dezakegu; izan ere, arrazoirik aurkitzen ez dugunean esperantza mantentzean oinarritzen baita.
Pelikula honek gazte askoren errealitate zailak oso ondo islatzen dituela iruditzen zaigu. Askotan entzun ahal izan dugu zenbait gaztetxo adintxikikoen "kartzela" hauetan egoten direla baina ez gara ohartzen, edota ez dugu denbora gehiegi inbertitzen horrelako etxe baten egunerkotasuna nolakoa den. Historio honetan, egunak nola igarotzen dituzten ikustera gerturatzen gaitu. Hau guztiagatik, sentimendu goraberatsuak bizitzera eramaten gaitu, poz, tristura eta amorruz beteak.
Bestalde, eta adintxikikoak alde batera utziz, esan dezakegu hauekin lan egiten duten profesionalen egitekoak eta hauek ekartzen dituzten satisfakzio eta zailtasunak oso islatzen dituela.
Hau guztia esanda, Jaume Mateu-ren "Fuerte Apache" pelikula ikustera gonbidatzen eta animatzen zaituztegu guztioi! Zuen iritziaren zain geratzen gara!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)