adintxikikoen ezkutuko errealitate desberdinak
ADINTXIKIKOEN EZKUTUKO ERREALITATE EZBERDINAK:
Familia hitza entzutean, denak zoriontsu, elkarrekin egotearen irudia etortzen zaigu burura, nahiz eta askotan horrela ez izan. Errealitate hauetara gerturatzeko, egoera desberdinen inguruan mintzatzeko aukera izango dugu txoko honetan.
Guztiok begietan izaten ditugun bendak kentzeko esperantzarekin... anima zaitez errealitate ezberdin hauek ezagutzera!
jueves, 7 de abril de 2011
FUERTE APACHE
Toni Darderrek hezitzaile lanak egiten ditu adintxikikoen zentro tutelatu batean. Naiz eta batzuetan lanaren kargak gainezka egin, eta ondorioz, bere lanak askotan nahi adina fruitu ez eman, barrutik indarrak ateratzen ditu lanean jarraitzeko duen onena emanez. Garrantzitsu izango da historio honetan Tariq-en etorrera, kaleko ume magrebiarra; izan ere, Toniren bizia aldatu dezakeen ezinbesteko pieza izango baita.
"Fuerte Apache" bigarren aukeren historioa dela esan dezakegu; izan ere, arrazoirik aurkitzen ez dugunean esperantza mantentzean oinarritzen baita.
Pelikula honek gazte askoren errealitate zailak oso ondo islatzen dituela iruditzen zaigu. Askotan entzun ahal izan dugu zenbait gaztetxo adintxikikoen "kartzela" hauetan egoten direla baina ez gara ohartzen, edota ez dugu denbora gehiegi inbertitzen horrelako etxe baten egunerkotasuna nolakoa den. Historio honetan, egunak nola igarotzen dituzten ikustera gerturatzen gaitu. Hau guztiagatik, sentimendu goraberatsuak bizitzera eramaten gaitu, poz, tristura eta amorruz beteak.
Bestalde, eta adintxikikoak alde batera utziz, esan dezakegu hauekin lan egiten duten profesionalen egitekoak eta hauek ekartzen dituzten satisfakzio eta zailtasunak oso islatzen dituela.
Hau guztia esanda, Jaume Mateu-ren "Fuerte Apache" pelikula ikustera gonbidatzen eta animatzen zaituztegu guztioi! Zuen iritziaren zain geratzen gara!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Hezitzaile izateko hezkuntza bera zertan datzan ulertu beharko genuke; ikastetxe, zentro edo dena delakoetatik kanpokoa. Hezkuntza = ikastetxe formularekin hautsi beharra dago. Kasu honetan, ikusten da hezitzaileak ez duela "irakasle" papera hartzen, norbanako hezitzaile papera baizik, eta poztekoa da benetan.
ResponderEliminar