adintxikikoen ezkutuko errealitate desberdinak


ADINTXIKIKOEN EZKUTUKO ERREALITATE EZBERDINAK:

Familia hitza entzutean, denak zoriontsu, elkarrekin egotearen irudia etortzen zaigu burura, nahiz eta askotan horrela ez izan. Errealitate hauetara gerturatzeko, egoera desberdinen inguruan mintzatzeko aukera izango dugu txoko honetan.
Guztiok begietan izaten ditugun bendak kentzeko esperantzarekin... anima zaitez errealitate ezberdin hauek ezagutzera!


miércoles, 13 de abril de 2011

SOMOS PERSONAS - EQUIPO PSICOSOCIAL GUIPUZCOA

2011ko martxoaren 11ean C. R , gizarte langilea, etorri zitzaigun Deustoko unibertitatera bere lanaren inguruan hitz egitera. Emakume hau Gipuzkoako talde psikosozialean aritzen da lanean. Euskal Autonomia Erkidegoan hiru aurkitzen ditugu eta, horietan, gizarte langile bat, gizarte hezitzaile bat eta bi psikologo aurki ditzakegu.

Talde psikosoziala epaitegian aurkitzen dugu eta bi arlotan lan egiten dute: nerabeak eta familiekin. Alde batetik, nerabeak hamalau eta hemezortzi urte bitartekoak dira eta ustezko delituren bat burutu dutenak. Beste aldetik, familiaren alderdia zabalagoa da eta arazo familiarrekin orokorrean lan egiten dute.

Gizarte langile honen lana gazteetan oinarritzen da. Bere lana epaia eta epaitegiko talde teknikoari laguntzean datza, baita gazteak kontzientziatzean ere. Beraz, akusazio formal baten aurrean, akusatua (kasu honetan nerabea) epaiaren aurrera iritsi baino lehenago burutzen du C.R.k bere lana.

Bere lana MEDIAZIOA da. Mediazioa gizarte langile, akusatua eta biktiman arteko elkarrizketa moduko bat da, non gizarte langilea saiatuko da akusatuari biktimaren sentimendu eta egoera ikusarazten. Bere lana zein zen hobeto ikusteko, C.R.k roll play ariketa bat egin zigun bi egoeretan jarriz eta bata bestea ulertzen saiatuz.

Eduki ditugun txarletatik interesantenetariko bat iruditu zitzaigun. Bere esperientzia kontatu zigun eta era dinamiko eta entretenigarri batean egin zuen. Benetan, pozten gaitu bera eta bere lana ezagutzeak. Mila esker esperientzia horregatik!!

1 comentario: