Martxoaren 1ean, Patxi Agiriano diputazioko langilea, etorri zitzaigun honen egituraren inguruan mintzatzera. Egitura azaldu ondoren, gure ikasgaiarekiko lotura zuen atala sakondu zuen, hau da, haur eta nerabeen departamentua.
Bertako helburua prebentzioa, sustapena eta babesa ematea da. Eta, funtzioen artean honako hau dugu: babesgabetasun egoeran dauden haurrei harreta ematea izango da. Horretarako, hainbat aterpetxe eraiki eta ekipamendu desberdinak sortzen dituzte. Baina, ez dira erabiltzen diren errekurtso bakarrak: EZIA, interbentzio familiarreko taldea, psikoterapia, adopzioa, famili harrerak eta harrera etxeak. Esan beharra dago, zerbitzu hauetara bideratu aurretik egoeraren ikerketa sakona egiten dela pronostikoa, diagnostikoa eta ebaluazioaren bitartez.
Beratako eskolan azaldu zena, gai interesgarria eta gure ikasgaiarekin lotutako edukia da. Hala ere, esan behar dugu, ez zela guk espero genuen bezalako izan. Izan ere, datu estatistikotan sakondu zuen gehien, esperientzia pertsonalak alde batera utziz. Mila esker etortzeagatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario