adintxikikoen ezkutuko errealitate desberdinak


ADINTXIKIKOEN EZKUTUKO ERREALITATE EZBERDINAK:

Familia hitza entzutean, denak zoriontsu, elkarrekin egotearen irudia etortzen zaigu burura, nahiz eta askotan horrela ez izan. Errealitate hauetara gerturatzeko, egoera desberdinen inguruan mintzatzeko aukera izango dugu txoko honetan.
Guztiok begietan izaten ditugun bendak kentzeko esperantzarekin... anima zaitez errealitate ezberdin hauek ezagutzera!


jueves, 5 de mayo de 2011

Adopzioa


Martxoaren 25ean I.M., Foru Aldundiko gizarte langilea izan genuen gure artean, eta, adopzioaren inguruko hitzaldi bat eskaini zuen.
            Oso gai interesgarria iruditu zitzaigun, geroz eta haur gehiago adoptatzen direlako eta familia harreraren, egoitza arreraren inguruan ere informazioa eman zigun. Beraz komenigarria iruditzen zaigu gai hauen inguruan gizartea informatuta mantentzea. Jarraian, gaia guri bezainbeste interesatuko zaizuelakoan honen inguruan mintzatuko gara.
            Familia arreraren inguruan aukera bat baino gehiago daude, baina, hauetako bakoitza azaltzen hasi baino lehen, familia harrera zer den aurkeztuko dizuegu. Familia arrera haur eta nerabeen babeserako tresna da, honek ahalbidetzen duena da, adin txikikoa familiaren egoeragaitik beharrezkoa bada beste familia batek zaintzea denboraldi batez. Bi aukera daude honetarako; alde batetik arrera familia zabaleko kideek egin dezakete, eta beste aldetik, arrera guztiz ezezaguna den familia batek egin dezake.
            Adopzioa behin-betiko neurri bat da, bere helburua adingabeari inguru egoki batean hazteko eta babes eta zaintza aproposa jasotzeko aukera ematea da. Neurri hau ezartzean adin txikikoak ez du harremanik izango familia biologikoarekin. Nahiz eta adinagusita aukeratzean eta bere borondatea bada familia biologikoa bilatzeko eskubidea izango du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario