adintxikikoen ezkutuko errealitate desberdinak


ADINTXIKIKOEN EZKUTUKO ERREALITATE EZBERDINAK:

Familia hitza entzutean, denak zoriontsu, elkarrekin egotearen irudia etortzen zaigu burura, nahiz eta askotan horrela ez izan. Errealitate hauetara gerturatzeko, egoera desberdinen inguruan mintzatzeko aukera izango dugu txoko honetan.
Guztiok begietan izaten ditugun bendak kentzeko esperantzarekin... anima zaitez errealitate ezberdin hauek ezagutzera!


martes, 10 de mayo de 2011

Gizarteratzea: Maite Higuero


                Lasarte-Oriako Gizarte Langila, Maite Higuero, etorri zitzaigun aurreko maiatzaren 3an. Berak gizarteratzearen inguruan hitz egin zuen, hain zuzen, Lanbide programaren inguruan. Esan zuenez, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan zortzi udaletxe daude Lanbide programaren froga pilotuan parte hartzen.
                Lanbide politika aktiboaz, EBD  (gutxieneko diru sarrerak bermatzeko errentaz) eta EGPO (etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria) arduratuko da. Beraz, Gizarte Zerbitzuak ez dira gestio ekonomikoaz arduratuko. Guzti honek debatea eragin du: nola identifikatu ditzakegu laneratzeaz gain familiek dituzten premiak? Eta nola bideratuko ditugu? Honek, beste gatazka bat bideratzen ari da, izan ere, Lanbidera gerturatuko diren asko behartuak sentituko dira eta horietako askok lan egiteko gaitasunik ez dutela pentsa dezakete. Honen aurrean sortzen den debatea hurrengoa da: Lanbideko orientatzaile sozio-laboralak gai izango dira pertsona hauekin lan egiteko?
                Azkenean, Lanbidek aspektu positiboak eta negatiboak izango ditu. Gure ustez, Gizarte Laneko ikasle bezala, esan dezakegu alde positiboa izan daitekeela zenbait interbentzio eta inbestigaziori denbora gehiago eskainiko zaiola. Eta alde negatibo bezala, gure uste apalean, pentsatzen dugu Lanbideko teknikariak ez daudela behar bezala kualifikatuta hainbat egoera eta behar antzemateko.
                Baina hala ere, honen inguruan ezin dugu iritzi sendo bat osatu, oraindik ez baititugu emaitzak ikusi.
                Nahiz eta gai honen inguruan eztabaida handia sortu den, eskerrak eman nahi dizkiogu Maiteri.

EMAUS

Gaur goizean, N.K Emauseko langilea, gizarte langilea eta gizarte hezitzailea klasera etorri zaigu txarla bat ematera. Emaus fundazioa, mundu gerraren ondoren, sortu zen, kura baten eskutik. Bertan, beren lanaren inguruan informazioa eman digu.
Emaus fundazioa, gizarte izaerako entitatea da, eta ondorengo helburuak ditu:              
  • ·         Bizitzako egoerak hobetzea, bazterketa edo pobrezia egoeran dauden pertsonei.
  • ·         Hiru dimentsioetan eta mundu guztiarentzat garapen egonkor bat laguntzea
  • ·         Kausa eta ondorioen inguruan, gizartea sentsibilizatzea

            1994.urtean, krisi bat egon zen, eta honen ondorioz, Emausek jarraitzea edo ez planteatu zuen.
        Maila nazionalean, Gipuzkoan, Bizkaian, Asturiasen, Galizia eta Madrilen daude. Bi klabe lantzen dituzte: hiritasuna eta ahalmena.
           Emaus fundazioak, behartuei lan egiteko aukerak ematen die, laneratze eta gizarteratzea landuz. Hauek egiten dituzten jarduerak, hiriko hondakinak hartu eta gestionatzea eta merkataritza justuaren komertzializazioa.
           Txarla honen inguruan, aipatu behar dugu, oso ondo egon dela, oso ondo azaldu duelako Emaus fundazioaren egitura eta bertan egiten diren jarduerak. Gizarte langileen egibeharra bertan, ez digu argitu, eta hori bota dugu faltan. Baina bestearengatik oso ondo egon da.

jueves, 5 de mayo de 2011

HAUR ETA NERABEEN ZUZENDARITZA NAGUSIA – PATXI AGIRIANO

Martxoaren 1ean, Patxi Agiriano diputazioko langilea, etorri zitzaigun honen egituraren inguruan mintzatzera. Egitura azaldu ondoren, gure ikasgaiarekiko lotura zuen atala sakondu zuen, hau da, haur eta nerabeen departamentua.
                Bertako helburua prebentzioa, sustapena eta babesa ematea da.  Eta, funtzioen artean honako hau dugu: babesgabetasun egoeran dauden haurrei harreta ematea izango da. Horretarako, hainbat aterpetxe eraiki eta ekipamendu desberdinak sortzen dituzte. Baina, ez dira erabiltzen diren errekurtso bakarrak: EZIA, interbentzio familiarreko taldea, psikoterapia, adopzioa, famili harrerak eta harrera etxeak. Esan beharra dago, zerbitzu hauetara bideratu aurretik egoeraren ikerketa sakona egiten dela pronostikoa, diagnostikoa eta ebaluazioaren bitartez.
                Beratako eskolan azaldu zena, gai interesgarria eta gure ikasgaiarekin lotutako edukia da. Hala ere, esan behar dugu, ez zela guk espero genuen bezalako izan. Izan ere, datu estatistikotan sakondu zuen gehien, esperientzia pertsonalak alde batera utziz. Mila esker etortzeagatik.

Adopzioa


Martxoaren 25ean I.M., Foru Aldundiko gizarte langilea izan genuen gure artean, eta, adopzioaren inguruko hitzaldi bat eskaini zuen.
            Oso gai interesgarria iruditu zitzaigun, geroz eta haur gehiago adoptatzen direlako eta familia harreraren, egoitza arreraren inguruan ere informazioa eman zigun. Beraz komenigarria iruditzen zaigu gai hauen inguruan gizartea informatuta mantentzea. Jarraian, gaia guri bezainbeste interesatuko zaizuelakoan honen inguruan mintzatuko gara.
            Familia arreraren inguruan aukera bat baino gehiago daude, baina, hauetako bakoitza azaltzen hasi baino lehen, familia harrera zer den aurkeztuko dizuegu. Familia arrera haur eta nerabeen babeserako tresna da, honek ahalbidetzen duena da, adin txikikoa familiaren egoeragaitik beharrezkoa bada beste familia batek zaintzea denboraldi batez. Bi aukera daude honetarako; alde batetik arrera familia zabaleko kideek egin dezakete, eta beste aldetik, arrera guztiz ezezaguna den familia batek egin dezake.
            Adopzioa behin-betiko neurri bat da, bere helburua adingabeari inguru egoki batean hazteko eta babes eta zaintza aproposa jasotzeko aukera ematea da. Neurri hau ezartzean adin txikikoak ez du harremanik izango familia biologikoarekin. Nahiz eta adinagusita aukeratzean eta bere borondatea bada familia biologikoa bilatzeko eskubidea izango du.

miércoles, 13 de abril de 2011

SOMOS PERSONAS - EQUIPO PSICOSOCIAL GUIPUZCOA

2011ko martxoaren 11ean C. R , gizarte langilea, etorri zitzaigun Deustoko unibertitatera bere lanaren inguruan hitz egitera. Emakume hau Gipuzkoako talde psikosozialean aritzen da lanean. Euskal Autonomia Erkidegoan hiru aurkitzen ditugu eta, horietan, gizarte langile bat, gizarte hezitzaile bat eta bi psikologo aurki ditzakegu.

Talde psikosoziala epaitegian aurkitzen dugu eta bi arlotan lan egiten dute: nerabeak eta familiekin. Alde batetik, nerabeak hamalau eta hemezortzi urte bitartekoak dira eta ustezko delituren bat burutu dutenak. Beste aldetik, familiaren alderdia zabalagoa da eta arazo familiarrekin orokorrean lan egiten dute.

Gizarte langile honen lana gazteetan oinarritzen da. Bere lana epaia eta epaitegiko talde teknikoari laguntzean datza, baita gazteak kontzientziatzean ere. Beraz, akusazio formal baten aurrean, akusatua (kasu honetan nerabea) epaiaren aurrera iritsi baino lehenago burutzen du C.R.k bere lana.

Bere lana MEDIAZIOA da. Mediazioa gizarte langile, akusatua eta biktiman arteko elkarrizketa moduko bat da, non gizarte langilea saiatuko da akusatuari biktimaren sentimendu eta egoera ikusarazten. Bere lana zein zen hobeto ikusteko, C.R.k roll play ariketa bat egin zigun bi egoeretan jarriz eta bata bestea ulertzen saiatuz.

Eduki ditugun txarletatik interesantenetariko bat iruditu zitzaigun. Bere esperientzia kontatu zigun eta era dinamiko eta entretenigarri batean egin zuen. Benetan, pozten gaitu bera eta bere lana ezagutzeak. Mila esker esperientzia horregatik!!

jueves, 7 de abril de 2011

FUERTE APACHE



Toni Darderrek hezitzaile lanak egiten ditu adintxikikoen zentro tutelatu batean. Naiz eta batzuetan lanaren kargak gainezka egin, eta ondorioz, bere lanak askotan nahi adina fruitu ez eman, barrutik indarrak ateratzen ditu lanean jarraitzeko duen onena emanez. Garrantzitsu izango da historio honetan Tariq-en etorrera, kaleko ume magrebiarra; izan ere, Toniren bizia aldatu dezakeen ezinbesteko pieza izango baita.


"Fuerte Apache" bigarren aukeren historioa dela esan dezakegu; izan ere,  arrazoirik aurkitzen ez dugunean esperantza mantentzean oinarritzen baita.


Pelikula honek gazte askoren errealitate zailak oso ondo islatzen dituela iruditzen zaigu. Askotan entzun ahal izan dugu zenbait gaztetxo adintxikikoen "kartzela" hauetan egoten direla baina ez gara ohartzen, edota ez dugu denbora gehiegi inbertitzen horrelako etxe baten egunerkotasuna nolakoa den. Historio honetan, egunak nola igarotzen dituzten ikustera gerturatzen gaitu. Hau guztiagatik, sentimendu goraberatsuak bizitzera eramaten gaitu, poz, tristura eta amorruz beteak. 


Bestalde, eta adintxikikoak alde batera utziz, esan dezakegu hauekin lan egiten duten profesionalen egitekoak eta hauek ekartzen dituzten satisfakzio eta zailtasunak oso islatzen dituela.


Hau guztia esanda, Jaume Mateu-ren "Fuerte Apache" pelikula ikustera gonbidatzen eta animatzen zaituztegu guztioi! Zuen iritziaren zain geratzen gara!